Bio2025-09-04T11:22:24+02:00

Bio

Kaixo! Ana Apika naiz.
30 urte baino gehiago daramat oholtzan.

Pedagogian lizentziatu nintzen, eta hezkuntza ez-formalaren mundutik Klown eta Antzerkian hasi nintzen 1994an Hiruki kolektiboan. Gogoan dut 1995an eskola batean egin nuen lehen ipuin saioa.

Animazio Soziokulturalean, Ingurumen Hezkuntzan eta Aisialdian tituluduna, Arte Dramatikoan diplomatu nintzen 2005ean. Genero Berdintasunean, Antzerkian, Klown-ean eta Ahozko Narrazioan etengabe trebatzen jarraitu dut.

2003an Apika  sortu nuen. Ahozkotasuna, Klowna eta Antzerkia beste diziplina batzuekin uztartzen dituzten saioak eta ikuskizunak diseinatzen eta gauzatzen lan egiten dugu. Batzuetan, helburu hezitzaileak, sozialak eta/edo irakurketa-animaziokoak bilatzen ditugu neurrira egindako proiektuekin.

Aikor aldizkarian parte hartu nuen Haur Literatura sailean, eta hainbat erakunde, elkarte eta GGKE desberdinekin aritu naiz gidoiak, materialak eta edukiak sortzen.

Bitartekaria naiz irakurketa-animazioko tailerretan, haurrentzako irakurketa-klubetan eta haur, nerabe, unibertsitari eta pertsona helduei zuzendutako ahozko narrazio, klown eta antzerki ikastaroetan.

Adin guztientzako personentzat kontatzen dut eta nire errepertorioan aurki ditzakezu: alegiak, ipuinak, kontakizunak, bizitzako istorioak, literarioak edo ahozko tradiziokoak .

Kontatzean gehien gustatzen zaidana emozioa, sentimendua, bizipena eta gozamena komunikatzen dituen benetako harremana sortzea da.

Hainbat hitz-jaialditan parte hartu dut: Casa de las Conchas, Salamaca (2019), Guadalajarako Ipuin Maratoian (2019-2025), Cuenteando que es Gerundio, Aguilar de Campoo (2017 y 2024); Ahoz-Aho, Tolosa/Ordizia (2015); Alcalá Cuenta, Alcalá de Henares (2023), Festival Esera/Huesca (2022), Salón del Libro Pontevedra (2022), Mostra de Narración Oral “Contescoltes”, Valentzia (2022), Un Faro de cuentos, Cantabria (2023),  Cuentos en El Mazo , La Palma (2024), Noche de los cuentos , La laguna, Tenerife (2024), Ancha es Castilla, Castilla y León : Valladolid, Salamanca, Zamora (2025),

Curriculum Vitae

Lankideak

Emilio Encabo Lucini

Idazlea eta Bideo-Sortzailea

Antzerkigilea eta gidoilaria da, eta bost urte baino gehiago daramatza bideoak sortzen.  Gidoiak egitea eta  zuzentzea asko gustatzen zaio, baina bideogintzan eremu guztietan lan egiten du: kamera, ekoizpena, soinua,

Erraza bezain eraginkorra da berarekin eta bere taldearekin lan egitea.

Leire Basarrate

Klown eta Ipuin Kontalaria

Pailazo handi honekin ondo pasatzeaz gain, berarekin nahi duen lekura eramatea lortuko du.

Begiak eta belarriak ondo irekita, hitzekin eta hitzik gabe kontatzen du, eta barruan daraman guztia partekatzea lortzen du.

20 urte baino gehiago daramagu elkarrekin lanean!

Intxixu Valbuena
Musikaria

Maraka edo tinple kanarioa eskuan, gitarra elektrikoarekin edo dena batera ager daiteke, beti ere irribarre zabalagaz.

Ahots bereziko eta entzute handiko lagun hau ezin hobea da ipuin musikatuen saioak bihotz-bihotzez aurrera eramateko.

2016tik elkarlanean!

«Haurrekin  egotea eta lan egitea asko gustatzen zait.  Kontatzen dudanean emozio bat, sentimendu bat, bizipen bat… transmititzen saiatzen naiz»

Niretzat kontatzea entzuteko eta komunikatzeko momentu berezi bat sortzea da.  Begiradak, bihotzak eta arimak elkartzen direnetako bat.

Azken Berriak

“La cara oculta de la cinta”

July 10th, 2024|Sin categorizar|

Hace un par de meses rodamos este corto Emilio Encabo y yo. A ver

Comments Off on “La cara oculta de la cinta”

“La cara oculta de la cinta”

May 13th, 2024|Sin categorizar|

https://www.rtve.es/play/audios/concurso-de-cortos-rne/cara-oculta-cinta/16101489/   Un nuevo trabajo con Emilio Encabo. Espero que te guste.

Comments Off on “La cara oculta de la cinta”

2024 Martxoko Agenda Marzo 2024

February 26th, 2024|Sin categorizar|

Marzo se viene como un huracán de cuentos Badator Martxoa  ipuinak dariola

Comments Off on 2024 Martxoko Agenda Marzo 2024

Kontaktatu

Go to Top