Haurtxoak
Ipuin Saioak Haurtxoentzat
Eskoletan, Liburutegitan
“BESOETAKO IPUINAK”
Kontu , kantu eta ipuin saio berezia familian gozatzeko.
1- 3 urte bitarteko umeei zuzendua + ama/aita.
Ume txikiek behar duten erritmoa, begirada, lasaitasuna eta beroa.
Emozioak eta sorpresak lapikoan sartuko ditugu. Hauekin batera irudi poetikoak, soinu ederrak, kanta txikiak eta liburu politak erabiliz haur-literaturan murgilduko gara.
Espazioa lasaia eta atsegina izan behar da. Duda barik haur-liburutegia oso leku aproposa izan daiteke, baina areto polit batean ere egin dezakegu.
Iraupena: 40 minutu
Adinak: 1 – 3 urtekoentzat lagunduta
Aurrekontua: 330€ + km + BEZ % 10
Edukiera gomendatua: 15/20 familia. Gehienez 40 pertsona


“ILARGIA DIR-DIR”
Ipuin saio berezia 2 eta 3 urtekoentzat ; eskoletan egin daiteke (aforoa 30 ume) edo liburutegietan. Azkenengo kasu honetan lagunduta egin behar dira (aforoa: 40 pertsona)
Liburuak, kantak eta umorea erabiliko dira istorioak kontatzeko, ahozkotasuna oinarria izanda.
Iraupena: 40/45 minutu
Adinak: 2 – 3 urtekoentzat
Aurrekontua: 330€ + km + BEZ % 10
Edukiera gomendatua: Gehienez 40 pertsona

“BEGIRA!”
Begira, begira!
Elurra ari du eta koloreak desagertu dira.
Piztia arraroa ikusi dut liburutegian.
Limoiak , marrubiak, bananak eta mangoak..
Opariak denontzat eta amaitzeko kilikiliak.
1- 3 urte bitarteko umeei zuzendua ipuin saio berria familian gozatzeko. Ume txikiek behar duten erritmoa, begirada, lasaitasuna eta beroa kontutan hartuta.
Emozioak eta sorpresak lapikoan sartuko ditugu. Hauekin batera irudi poetikoak, soinu ederrak, objetu bereziak, kanta txikiak eta liburu politak erabiliz haur-literaturan murgilduko gara.
Espazioa lasaia eta atsegina izan behar da. Duda barik haur-liburutegia oso leku aproposa izan daiteke, baina areto polit batean ere egin dezakegu.
Iraupena: 40 minutu
Adinak: 1 – 3 urtekoentzat lagunduta
Aurrekontua: 330€ + km + BEZ % 10
Edukiera gomendatua: 15/20 familia / Gehienez 40 pertsona
Azken Berriak
“La cara oculta de la cinta”
Hace un par de meses rodamos este corto Emilio Encabo y yo. A ver
“La cara oculta de la cinta”
https://www.rtve.es/play/audios/concurso-de-cortos-rne/cara-oculta-cinta/16101489/ Un nuevo trabajo con Emilio Encabo. Espero que te guste.
2024 Martxoko Agenda Marzo 2024
Marzo se viene como un huracán de cuentos Badator Martxoa ipuinak dariola


