Haurrak2026-09-07T13:47:18+02:00

Neska-mutilentzat

Haurrentzako ipuinak, eskoletan, liburutegietan, jardunaldietan, kalean…

“MAITE ZAITUDALAKO“

“Maite zaitudalako, libre nahi zaitut.

Maite zaitudalako, nahi duzuna egiten lagunduko dizut.

Maite zaitudalako, maite zaitut”

Ipuin hauetan ikusiko dugu maitasunak eta adiskidetasunak hazten laguntzen digutela,
eta horretarako errespetua eta laguntasuna ezinbestekoa direla.

50-60 minutuko kontaketa

Aurrekontua: 330 € + km + bez %10

5 – 10 urteko neska- mutilentzat

” FAMILIA-ALBUMA“

Familiatan gertatzen diren gorabeherak.

Nire familia oso arrunta da… Niretzat normala da, agian nire familia delako. Niretzat normala da, agian nire familia delako.

Hori bai, nire familian oso pasadizo bitxiak gertatu dira.. nahiko bereziak. Familia barruko istorioak, noizbait gure familian edo pertsona ezagunen batean gerta litezkeen istorio dibertigarri eta zirraragarriak.

“PROTAGONISTAK GARA”

EmAkumeak zein neskAk protagonista hutsak izango dira saio hauetan.  Ipuinetan  Abentura, Akzioa, Agerpenak eta Adizkidetasuna aurkituko dugu. 

Egiaztatzeko EMAKUMEOK gure bizitza eta gure historioa egiten dugulako.  
Berdintasuna, hezkidetza. Esteriotipoak gaindituz.
  

“APARTEKO LIBURUAK“

Saio berezi bat liburuekin ondo pasatzeko
eta liburuetan gordetzen dena aurkitzeko.

Liburuak gustatzen zaizkigulako : handiak, txikiak, lodiak, hitzik gabekoak, bitxiak, zabaltzen eta handitzen direnak,.. ;

eta barruan dagoena aurkitu nahi dugulako : istorioak, sorpresak, jolasak, poesia, algarak eta abar.

“KOLORETAKOAK“

Berdintasuna desberdintasunean. Integrazioa.

Kolore eta zapore guztietako ipuinak eta istorioak, argi eta garbi uzteko denak desberdinak garela eta aldi berean eskudibe berdinak merezi ditugula: barregiteko, amets egiteko eta bizitzeko.

“ILUN – ILUNA“

Zer gertatzen da iluntasunak “babesten” gaituenean? Beldurra ote?
Iluntasunak aldatzen ditu gauzen ezaugarriak?

Ipuin saio berezi bat ilunpean.

5 – 9 urteko neska- mutilentzat

“LIBURUZ LIBURU”

Saio honetan liburuak protagonista hutsak izango dira, eta liburuz liburu joango gara orain ariniketan gero poliki poliki.

Liburuen barruan denetarik aurki dezakegu eta.
Liburuek gauza asko dakite, liburuak txikiak dira baina barruan animalia ugari bizi da, basamortuak eta oihanak daude,  zeruan dauden izarrak bertan sartzen dira.  
Liburuak ireki besterik ez dugu egin behar ondo pasatzeko.

“TEA ETA BIOK“

Badakizu mundua ezagutzeko forma desberdinak daudela?
Bazenekien aniztasun funtzionala gure aldamenean badagoela?
gauzak ezagutu eta gero beldur guxiago ematen digutela?

Zer behar dugu zoriontsu izateko?

EA ezagutzeaz gain berarekin ondo pasatuko dugu.

Beste errealitatera eramango gaitun ipuin saioa.

“SORGIN BARREGARRIAK”

Gure artean bizi dira? Ikus ditzakegu? Bai ikusten dira.
Badira Normalak? Ez, normalak ez dira, hobeto esanda “bereziak”
Beldurgarriak? Bai, eta barregarriak ere ba daude.
Norekin bizi dira? Zer nolako gauzak egiten dituzte? Denetarik dago, botiketan bezala.

Hori eta gehiago ipuin saio sorgindu honetan.

“GALAXIA DE CUENTOS“

¿Sabes como descubrir un pollito cósmico?
¿Conoces el reino de los robots ?
¿Cómo librarte de un extraterrestre malhumorado?
¿Cuál podría ser el menú de un restaurante extragaláctico?

Todo esto y mucho más en esta sesión
de cuentos interplanetaria.

“BIDELAGUN”

 Trans-akziorako ipuinak

 
Mari Joseri batzutan Joxe Mari deitzen diote, baina berak argi eta garbi du neska dela neska dela badakielako.
   Baziren behin urruneko erresuma batean Maitagarri bereziak, pertsonen buruan zegoena “irakutzeko” poterea zuten, pentsa! Baina ez badute ondo begiratzen?? Zer gerta leike??
     Oliberri dantza egitea gustatzen zaio, klakea batez ere. Dantza irakasleak animatuta, talentu lehiaketa batean parte hartzen du…
    Julieta neska mugitua da, gurasoek esaten diote mutikoak bezalakoa dela..
    Nortasuna galdu barik gustoko gauzak egiteko eskubidea dugula konturatuko gara istorio hauen bidez.

 

“INGURU-MINGURU“

Biodibertsitatea

Biodibertsitatea, biotopoa eta ingurumenaren zainketa.

Ipui kontaketa honetan Iranen eta Afrikan kokatutako istorioen bidez biotopoa nola sortzen eta zaintzen den eta animalia-espezie anitz izatearen garrantzia eta transgenikoen arriskua ezagutuko ditugu.

“IKUSI-MAKUSI”

Ikusi Makusi. Zer ikusi? Hemen dago Leire eta han Urtzi!

Istorioak asmatzeko liburu bereziak, hitz-jokoak, sopresak eta kontatzeko ipuinak.

Ikusten denarekin eta ikusten ez denarekin jolasean irudimenak infinitura eta harago eramango gaitu.

“HAUR-JOLASA“

Jostailu ez-sexista. Genero Berdintasuna.

Kasu honetan denon artean lan berezi bat egin behar dugu. Bi multzotan banandu behar dugu jostailu pilo bat. Bizitzako pasadizoak eta istorio desberdinak kontatuz jolasek generorik ez dutela konturatuko gara.

Denok jolasten badugu askoz hobeto, ez da?

“ROL-JOKOA”

Erantzunkidetasuna. Berdintasuna.

Ipuin Kontaketa honekin mugatzen gaituzten jarrera batzuk aldatu egin daitezkeela jakinarazi nahi dugu. 
Etxeko harremanetan jartzen dugu arreta, baina pixka bat harago joan nahi dugu, haurrek ikus dezaten gizarte honetan egin beharreko lan guztiak eskura dituztela.

“EUSKAL S@RTA“

¡¡Zenbat herri, hainbat azoka ;zenbat merkatu, hainbat saltoki eta salmentarako zera!!
¡Zenbat pasadizo, istorio, kondaira han eta non entzunda eta kontata!

Horietako baten bat eta honetako beste hainbat Ipuin Kontaketa honetan, bat baino gehiago beldurtzeko edota alaitzeko!

“PAPEREZKO ZIRKUA”

Norberaren balioa eta balorazioa

Ipuin Kontaketa honetan ZIRKUA da protagonista. Zirkuko izar ahaztezinak: funambulistak, magoak, indartsuak, pailazoak.
Haien bizitzen zatiak erabiliko ditugu ipuinak “lotzeko”, gizaki balore handiak lortu nahi duten ipuinak: laguntasuna, adeitasuna, elkarlaguntasuna, e.a.

Bideolaburpena

“NI NEU

– ZU ZEU“

Asertibitatea, menpekotasunen prebentzioa.
Ipuin hauekin norberak bere erabakiak hartu behar dituela isladatuko da; aldi berean denak desberdinak garela aldi berean denak desberdinak garela eta guztien desberdintasunak onak eta beharrezkoak direla ikusiko da.

Ipuin batzuk gure burua hobeto ezagutu (eta errespetatu ) behar dugula jakiteko, besteak ere errespetatzen.

«Haurrak asko gustatzen zaizkit eta emozio bat, sentimendu bat, bizipen bat… transmititzen saiatzen naiz»

Niretzat kontatzea entzuteko eta komunikatzeko gune bat partekatzea da, non arimak lagun egiten diren eta bihotzak elkarri egokitzen zaizkion.

Azken Berriak

Nuevo premio para Espressak!!

October 19th, 2026|Sin categorizar|

https://youtu.be/g0G20dIlCcU?si=g_4jTWky7Egu8SzI

Comments Off on Nuevo premio para Espressak!!

Sari berria Espressak taldeari!!!

October 19th, 2026|Uncategorized|

https://youtu.be/g0G20dIlCcU?si=g_4jTWky7Egu8SzI

Comments Off on Sari berria Espressak taldeari!!!

“La cara oculta de la cinta”

July 10th, 2024|Sin categorizar|

Hace un par de meses rodamos este corto Emilio Encabo y yo. A ver

Comments Off on “La cara oculta de la cinta”

Nirekin harremanetan jarri

Go to Top